Otxandiarren 17 testigantza gehituko dituzte Argentinan aurkeztuko duten kereilan

Joseba Derteano 2018ko urr. 15a, 13:20

Aurrera doa gerra zibilean eta frankismoan otxandiarrek jasandako giza eskubideen urraketak auzitegietara eramateko asmoa. Maiatzean eta ekainean biktimen arretarako bulegoa zabaldu zuten udaletxean, testigantzak jasotzeko. Epealdi horretan, 17 herritarren salaketak jaso zituzten.

Datozen hileetan, herritarren testigantza horiekin, aurretik batutako beste batzuekin eta urteetan pilatutako dokumentazioagaz txosten bat prestatuko dute. Ondoren, Argentinan zabaldu den prozedurara batu, eta han kereila bat aurkeztuko dute. Durangoko Auzitegian ere aurkeztuko dute beste kereila bat.

Andikona 36 lantaldea
Otxandioko Udalaren eta Andikona 36 lantaldearen arteko elkarlanari esker aurrera daramaten egitasmoa da. Andikona 36 lantaldeak 14 urte daramatza Andikonako bonbardaketak eta gerra zibilak herrian eragindako kaltea aztertzen eta azaleratzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!