Guardia zibilak Otxandioko futbol partidua zaintzen

Joseba Derteano 2018ko ira. 22a, 12:00

Domeka honetan, 11:00etan, Bittor Kapanagari buruzko bisita gidatua egingo dute Otxandioko plazatik hasita (doakoa izango da).

Euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpen aberatsaz  gainera, Kapanagak Otxandioko eguneroko bizitza jasotzen duen argazki bilduma handia osatu zuen urteetan egindako lanari esker.

Argazki horietako bat da aste honetan 'Hareek denporak' ataleko protagonista. Ume otxandiar bi ageri dira lehenengo planoan Otxandioko Zelaieta futbol zelaian, eta, atzealdean, argazkilariari bizkarra emanda eta Vulcano futbol taldearen partidu bati begira, guardia zibil bi ageri dira. Argazkia 60ko hamarkada hasierakoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!