1947an Otxandiok Alemaniari irabazi zion futbol partidua

Anboto 2018ko mai. 27a, 19:00

Argazkiaren ezkerrean agertzen den futbol taldea alemaniarrez osatuta zegoen. Eskuma aldekoak, berriz, otxandiarrak ziren, Vulcano taldekoak. Zelan jokatu zen partidu kurioso hori?

Hona azalpena. Urte bi lehenago Bigarren Mundu Gerra amaitu zen. Alemaniako soldadu askok, gerra galduta, euren herrialdetik alde egin behar izan zuten. Espainian Franco diktatoreak bizimodua eskaini zien euretako batzuei. Irudiko alemaniarrek Santa Engrazia urtegitik Zeanurira doan lur azpiko tunela egiten lan egiten zuten.

Otxandion futbol-zelai berria egin zutenean, alemaniar haien kontrako partidu bat jokatuta inauguratzea okurritu zitzaien baten batzuei. Partidua jokatu eta otxandiarrek irabazi zuten, Martin Axperen gol bati esker.

Otxandioko jokalariak.

Alemaniako jokalariak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!