Orientazio topaketak egingo dituzte Otxandioko eskolan 1.000 gaztetxogaz

Joseba Derteano 2018ko mai. 23a, 15:46

2017ko orientazio topaketetako argazkia

Aurten ere orientazio topaketak egingo dituzte Otxandion, Mainondon dagoen eskolak antolatuta.

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era, 23 ikastetxetako 1.000 bat gaztetxok parte hartuko dute topaketan. Tartean, eskualdeko hainbat eskola daude: Abadiñoko bi —Zelaietakoa eta Traña-Matienakoa—, eta Zaldibarko bat, Otxandiokoaz gainera. Urtero moduan, parte-hartzaileek mapa bat hartu eta Otxandio inguruan ezkutatutako balizak aurkitzen ibiliko dira, iparrorratzak lagunduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!