Enkantea, Kristoren irudia lepoan nork eraman erabakitzeko

Joseba Derteano 2018ko api. 6a, 16:15

Otxandion Aste Santuko prozesioak egiten ziren sasoikoa da aste honetako argazkia, 60ko hamarkada hasierakoa. Eguen Santu eta Bariku Santu egunetan irteten ziren. Egun bakoitzean irudi desberdinak eramaten zituzten lepoan hartuta; argazkikoa Eguen Santu egunekoari dagokio eta Santi Kapanaga otxandiarrak ateratakoa da.

Orduko prozesioak jendetsuak izaten ziren eta elizak enkantea egiten zuen irudiak lepoan nork eramango zituen erabakitzeko. Diru eskaintzarik altuena egiten zutenentzat izaten zen ohore hori.

70eko hamarkada ingurura arte iraun zuten Otxandioko prozesioek. Orduan, Elorrioko abade berri bat etorri zen Otxandiora. Bere gidaritzapean hainbat lan burutu zituzten elizan eta apurka prozesioak egiteari utzi zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!