Ramon Aldasoro preso otxandiarra aske gelditu da

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 18a, 10:18

20 urte eman ditu kartzelan Ramon Aldasorok.

Ramon Aldasoro euskal preso otxandiarra aske gelditu da gaur goizean. Etxeratek jakitera eman duenez, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean Aldasoro kalean da.

Ramon Aldasoro 1998an Miamin (AEB) espetxeratu zuten, eta azken urteak Murtziako espetxean eman ditu.

Otxandiarrak kartzelatik irten denerako senide eta herrikideak zain izan ditu. Gaur ongi etorri ekitaldia egingo diote herrian eta urtarrilaren 27an ekitaldia eta bazkaria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!