Datorren astean erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketa egingo dute Otxandion. "Herritarrei galdetu eta erantzun bat emateko aukera izatea, bai edo ez, demokrazia ariketa bat da. Otxandioren kasuan, oso positiboa da ezberdinen artean batzea eta minimo batzuk adostea", dio alkateak.