‘Bergante’ gogoratzeko ekitaldia egingo dute bihar, Otxandion

Joseba Derteano 2017ko ira. 14a, 09:45
Argazkia: @sortuEH

Jesus Azkorbebeitia 'Bergante' euskal iheslari ohia joan zen asteko eguenean hil zen Otxandion, gaixotasun baten ondorioz. Bergantek urte asko egin zituen Euskal Herritik kanpora; batez ere, Mexikon egon zen.

Bihar bera gogoratzeko ekitaldia egingo dute, 19:30ean, Otxandioko Andikona plazan. Euria egiten badu udaletxeko aterpera tokialdatuko dute ekimena.

Bergantek 1990. urtean egin behar izan zuen ihes, eta hurrengo 24 urteak kanpoan eman ostean itzuli ahal izan zen Euskal Herrira, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak adostutako bide-orria baliatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!