Otxandiar bat atxilotu dute, Arrasaten hilketa saiakera egin zuen ustezko egileari lotuta

Anboto 2017ko uzt. 17a, 14:30

25 urte ditu. Legez kontra armak izatea eta atxilotuarekin lotura izatea leporatzen diote. Ertzaintzak argitu duenez, ez du hilketa saiakerarekin zerikusirik.

Apirilaren 12an, pertsona bat beste bat hiltzen saiatu zen Arrasaten. Pistola bategaz tiro egin zion bizkarretik eta zauritua hilzorian egon zen. Ertzaintzak joan zen eguaztenean arrasatear bat atxilotu zuen, hilketa saiakera hori leporatuz. Operazio berean Ertzaintzak beste pertsona bi atxilotu ditu. Argitu dutenez, ez dute hilketa saiakeragaz zerikusirik, baina atxilotuarekin lotura izatea eta legez kontra armak izatea leporatzen diete. Atxilotuetako bat otxandiarra da eta 25 urte ditu. Bestea oñatiarra da eta 20 urte ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!