Izarzugaza: "Atzo kartzelan ikusten nuen nire burua"

Anboto 2017ko mar. 25a, 18:41

Euskal Herrian dago ja Eduardo Izarzugaza, Kurdistanen atxilotutako internazionalista otxandiarra. Loiun egin diote lehen harrera; Otxandion iluntzean.

"Batzuk erasokor egon dira, beste batzuk normal. Baina ez naute ukitu", esan du poliziaren tratua deskribitzeko. Ez daki ingelesez ez turkieraz, eta komunikatu ezinak egoneza sortu dio. "Atzo kartzelan ikusten nuen nire burua", esan du. Abokatuak agertu eta ezer larririk ez zela egongo esatean lasaitu zen.

Turkia parteko Kurdistanen topatu duten egoera salatu du, eta Turkiako hauteskundeekin lotu du. "Erdoganek beldurtu egin gura ditu, ez bozkatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!