Izarzugaza Turkiako atzerri saileko fiskaltzara eramango dute eguerdian

Markel Onaindia 2017ko mar. 24a, 11:00

Atzo Diyarbakirren atxilotutako internazionalistari turista bisatua urratzea egotzi diote, hasieran uste zena baino delitu txikiagoa, bere kideen esanetan. Arratsaldean jakingo da gehiago bere egoeraz.

Otxandiarra gaur eguerdian atzerri saileko fiskaltzatik pasatzea aurreikusi dute, bertan deklarazioa hartzeko. Euskal Herritik Kurdistanera joandako elkartasun ordezkaritzakoek esan dutenez, Izarzugazak Turkiatik kanporatzeko agindua jasotzea da gerta daitekeen egoera bat. Hala ere, gogoratu dute alarma egoeran dagoela estatua, eta lege eta arauek ez dutela balio berbera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!