Martxoak 8

Autodefentsa feminista tailerra egingo dute martxoaren 17tik 19ra

Anboto 2017ko mar. 3a, 12:11

Bagaizan taldeak eta Otxandioko Udalak antolatu dute.

Emakumeentzako autodefentsa feminista tailerra prestatu dute Bagaizan Taldeak eta Otxandioko Udalak. Tailerra martxoaren 17, 18 eta 19an izango da. Udaletxera deituta (94 545 00 20) martxoaren 10a baino lehenago egin behar da izen-ematea.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira beste ekintza batzuk ere prestatu dituzte. Domeka honetan, 18:00etan, Prest gaude antzerki saioa eskainiko dute Mainondon. Umorea eta satira tartekatzen ditu Lakrikun antzerki taldearen antzezlanak. Greban egon eta euren helburuak bete ez zituztenez, bigarren ahalegin bat egingo dute antzerkiko pertsonaiek, borrokarako grina dutela erakutsiz.

Azkenik, martxoaren 8an, 18:00etan, herritarrei plazara batzeko deia egin diete denen artean mural bat egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!