Zea Maysek kontzertua eskainiko du zapatuan

Joseba Derteano 2017ko mar. 2a, 09:52

Zea Mays musika talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du asteburu honetan Otxandioko Gaztetxean.

Zapatuan izango da, 23:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 20:00etan irekiko dituzte ateak, eta orduan eskuratu ahal izango dira sarrerak . Kontzertua zuzenean ikusi ahal izateko sarrera 7 euro izango da.

Aiora Rementeriak gidatzen duen taldea 1997an sortu zen, eta aurten 20 urteko ibilbidea ospatzen ari da. Iazko urte amaieran ‘Harro’ izeneko diskoa kaleratu zuten.

Jaietako herri batzarra
Bestalde, Otxandioko Jai Batzordeak barikuan, 18:30ean, udaletxean egingo duen batzar irekian parte hartzeko deia egin du. Herritarren ekarpenak jaso gura dituzte. “Denen ekarpen txikiek jai herrikoi handiak egiten dituzte”, azaldu dute deialdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!