Margo lehiaketa egingo dute domekan

Aimar Esteban 2016ko aza. 4a, 10:14

Otxandioko hamaseigarren margo lehiaketa Bolaleku aretoan izango da eta nahi duen guztiak parte hartu dezake. 500 euroko saria emango zaio irabazleari.

 

Goizeko 9:00etatik 10:00etara euskarriak zigilatuko dira eta marrazkiak 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte. 17:30etan izango da sari-banaketa.

Lanen gaia aukerakoa izango da baina Otxandioko herrian zein inguruetan betetzea beharrezkoa izango da. Ez dituzte 30x43 zentimetro baino gutxiagoko lanak onartuko.

Umeentzako tailerra

Egun berean, kontseilupean, umeentzako margo tailerra ere eskainiko dute. 10:00etatik 14:00etara, arte honetaz ikasi eta gozatzeko aukera izango dute txikienek. Nahi izan ez gero, bertan egindako lanak lehiaketa txiki batera aurkeztu ahal izango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!