Aurretik, hareazko zelai bat zegoen bertan. Berriaren neurriak aurrekoaren erdia dira. Bere sasoian, Vulcano futbol taldeak entrenamenduetarako belar artifizialeko zelai baten beharra plazaratu zien udal ordezkariei, ohikoa baino zelai txikiagoa ere nahikoa zutela argituz, eta azpiegitura berriak behar horri erantzun gura dio. Horrela, sobratu den materialari zer irteera eman pentsatzen dabiltza.
Belar artifiziala bigarren eskukoa da. Bere sasoian, Durangoko Kulturalaren zelaian zegoen. Zelai berria, Vulcanorentzat ez ezik herritar denentzat ere erabilgarri egongo da.