Otxandioko jaiak 2016

Musika eta olinpiadak biharko Gazte Egunean

Anboto 2016ko uzt. 15a, 14:45

Gaur hasiko dituzte aurtengo santamaña jaiak. Otxandiarrek ekitaldiz betetako 10 egun dituzte aurretik jaiekin gozatzeko.

Bihar Gazte Eguna ospatuko dute Otxandioko gazte asanbladak eta Gaztetxeak antolatuta. Musika izango da protagonista nagusietako bat, eta 22:00etatik aurrera lau musika kontzertu antolatu dituzte: Kohatu, Desore, Ardi baltzak eta Lau P4 taldeak arituko dira zuzenean. Ekitaldiz betetako egunaren errematea izango dira musika kontzertuak. Eguerdian trikipoteoa izango dute, eta gero, bazkaria. Arratsalden, 18:00etatik aurrera, ohiko jokoak edo olinpiadak egingo dituzte plazan. 20:00etan Otxandioko Batukotx batukada taldeak emango dio jarraipena jai giroari. Musika kontzertuez gainera, 23:00etatik aurrera, mariatxiak kalerik kale ibiliko dira euren musikagaz, herriko tabernariek antolatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!