Negozioak jartzeko diru-laguntza eskaera hilaren 15era arte

Anboto 2016ko eka. 13a, 11:00

Lanbidek lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin gura dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onartu ditu. Laguntzak lortu ahal izateko eskaera epea ekainaren 15ean amaituko da. Otxandion Zuiako Koadrilla da deialdia gauzatzeko erakunde laguntzailea, eta bertan egin daiteke laguntzak lortzeko eskabidea: economia@cuadrillazuia.com

Laguntzak bi motatako ekintzaileei zuzenduta daude, eta bateko zein besteko plazak mugatuak dira. Enpresa ideia bat dutenek ideia hori garatzera bideratuko da bat. Lau plaza daude arlo honetarako. Bigarrena bideragarritasun plana eginda eta negozio ideia definitua duten ekintzaileei zuzenduta dago, hurrengo hileetan martxan jartzeko bidea izan dezaten. Kasu honetan ere, gehienez, lau ekintzaileri lagunduko diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!