Gaur Abadiño, Otxandio, Izarra eta Orozkoko eskola banatako ikasleak etorriko dira; maiatzaren 25ean Lemoa, Artea, Zeanuri, Zaldibar, Areatza eta Bilbokoak, eta maiatzaren 27an Aramaio, Legutio, Dima, Gasteiz eta Igorrekoak.
Mapa hartu eta basora
Hiru egunetan proba berdinak errepikatuko dituzte. Goizetan, mapa bat hartu eta ikasleek eskola atzeko basoan orientatu beharko dute lau ibilbide desberdinetan. Bikoteka ibiliko dira. Bazkalostean herrigunean zehar ibiliko dira. Aniztasun funtzionala dutenentzat proba bereziak izango dira.