Igerilekuan lan egiteko lau otxandiarren bila dabiltza

Anboto 2016ko mai. 12a, 08:58

Aurten Gasteizko Aiteko enpresak kudeatuko ditu Otxandioko igerilekuak. Aurtengo denboraldiak dirauen hileetan bertan lan egiteko lau langile behar dituzte, eta otxandiarrek lehentasuna izango dute, enpresako arduradunek azaldu dutenez.

Bi sorosle eta arlo anitzeko (sarrerak kontrolatu, garbitzen lagundu…) beste bi lagunen bila dabiltza. Interesatuta daudenek info@ariteko.com helbide elektronikora idatzi dezakete. Interesa erakusten duten denekin zerrenda bat osatuko dute. Horrela, aurten zein hurrengo urteetan jendea behar izanez gero, zerrenda horretako jendeagaz jarriko dira hartuemanetan.

Igerilekuan taberna bat irekitzeko aukera dago. Hor lan egin gura dutenek ere helbide berean jakinarazi dezakete interesa. Ez dute alokairurik kobratzen; tabernako ardura zerbitzuengatik trukatzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!