Herritarrek begi onez ikusten dute txupinazoa aurreratzea

Anboto 2016ko mai. 4a, 10:10

Otxandion uztailean ospatzen diren Santamaña jaiak antolatzeko ardura duen jai batzordeak hainbat gairen gaineko iritzia jaso du herritarren artean.

Esaterako, aurten, txupinazo eguna domeka da, uztailaren 17a, eta txupinazoa, arratsaldez beharrean, eguerdian botatzea herritarrei zer iruditzen zaien ere jakin gura zuten. Gai horren inguruko 185 iritzi jaso dituzte: 155 txupinazoa eguerdira aurreratzearen alde agertu dira, eta 30 kontra. Beste galdera bat sokamuturrak antolatzearen ingurukoa zen: 178 erantzun jaso dituzte. 94 antolatzearen aldekoak dira, eta 84, berriz, antolatzearen kontrakoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!