Gaztetxearen 15. urteurreneko egitaraua aurkeztu dute

Anboto

Eskumako kartelean logo berria eta ezkerrean erreprodukzioa; logoagaz argazkiak aterako aukera ekaini zuten.

Otxandioko gaztetxeak 15 urte egingo ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute ekainaren 4rako. Urteurrenaren harira, joan zen asteburuan postu bat jarri zuten plazan, ateratako materiala saldu eta egitaraua publiko egiteko.

Adin guztietarako egitaraua osatu dute ekainaren 4rako. Haurren txokoa antolatuko dute gaztetxoenei begira. Eguerdiko trikipoteoa bazkari herrikoi batekin amaituko dute. Arratsaldean, koloretsua izango dela dioten kalejiran irtengo dira eta ospakizun eguna musika kontzertuekin amaituko dute.

‘Handitzen handitzen’ leloa aukeratu dute urteurrenerako. Logo berri bat ere badute: lego piezekin osatutako pertsona, oinezean bidea egiten ari dena. Piezarik pieza handitzen joan direla adierazi gura dute, eta etorkizunean ere denen ekarpenak baliotsuak izango direla.

Joan zen astean Otxandioko plazan jarritako postuan gaztetxoak Gaztetxearen inguruan egindako bideoari begira / Azpialdean: materiala salgai

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!