Otxandioko Gaztetxeko kideek stand bat jarriko dute zapatu honetan, 18:00etan, udaletxe pareko plazan. Gaztetxeak 15 urte egingo ditu aurten eta ekainaren 4an antolatuko duten jai egunari begira, apurka giroa sortzea eta herritarrak informatzea dute helburu. Horrela, ekainaren 4rako antolatu dituzten ekintzen berri emango dute standean. Urteurrenaren harira ateratako materiala erosteko aukera ere egongo da: kamisetak, amantalak, poltsak, umeentzako body-ak… Postuaren ondoan telebista bat egongo da urteurrenaren harira sortutako bideo bategaz. Azkenik, photocall bat ere prestatu dute, gaztetxeko logo berriagaz argazkiak ateratzeko aukera eskainiz.