Arratsaldeko, 16:30etik jendea hilaran egon da zapatuko kontzerturako salgai egon diren 60 sarreretakoren bat eskuratzeko. Jendea aurrez egon dela ikusita, azkenean 30 minutu lehenago jarri dituzte salgai sarrerak, eta interneten gertatu zen bezala, berehala agortu dira.
Beraz, etzi, Berri Txarrakek 150 lagunen aurrean joko du Otxandion. Talde nafarrak, Euskal Herriko beste lau Gaztetxeetan bezala, Otxandion ere, Jaio.Musika.Hil diskoko kantak eskainiko dituzte.