Lehiaketara atara dute igerilekuaren kudeaketa

Anboto 2016ko mar. 22a, 09:50

Otxandioko kanpoko igerilekuen kudeaketaren esleipena lehiaketa publikora aterako du Udalak. Igerilekuko zerbitzu denei dagokie esleipena: garbiketa, sorosle-zerbitzua eta tabernaren ustiapena barne. 

Hiru urterako esleipena da, urtez urte berrituko dena, kontrako iritzirik ez badago. Baldintza eta betebehar guztiak jasotzen dituen txostena udaletxean bertan jaso daiteke, eta baita www.otxandio.net udaleko webgune ofizialean ere. Martxoaren 30era artekoa da udaletxean proposamenak aurkezteko epea.

Zerbitzuaren aurrekontua 38.316 eurotakoa da (BEZ-a barne), eta gehienezko kopuru hori beherantz hobetu dezakete lizitatzaileek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!