Jaiak antolatzeko batzarretan parte hartzeko gonbita, martxoaren 4an

Anboto 2016ko mar. 2a, 13:00

Jai Batzordea aurtengo santamañak egituratu eta antolatzeko batzarrak egiten hasiko da. Uztailean ospatuko dituzten jaiak modu parte-hartzailean osatu gura dituzte, eta batzarretara bertaratzeko gonbita luzatu diete herriko norbanakoei zein kirol eta kultur elkarteei. “Danon ekarpen txikiek jai herrikoi handiak egiten dituzte”, animatzen du herritik zehar banatutako karteletan jaso duten goiburuak.

Lehenengo batzarra, bihar, martxoaren 4an egingo dute. Plaza ondoko Bolalekuan batuko dira, 18:30ean. Bertan, iazko santamañak aztertu ostean, aurtengoen nondik norakoak erabakitzen saiatuko dira, eta bertaratzen diren denek jaien gaineko euren iritzia plazaratzeko aukera izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!