Euskalmet metereologia agentziak alerta laranja iragarri du astebururako. Durangaldean ere denboraleak eragina izan du. Otxandio zurituta esnatu da gaur goizean. Elurrak Urkiola ere zuritu du, errepideetan arazorik sortu ez duen arren.
Euskalmeten iragarpena
Igandean zertxobait lasaiagoa izango da eguraldia, baina giro hotz eta bustiarekin jarraituko dugu. Tenperatura apur bat igo daiteke zenbait lekutan, baina, hala ere, hotz egiten jarraituko du. Elur-kota 900 m inguruan egongo da. Prezipitazioari dagokionez, larunbatean baino gutxiago espero da, baina ez du atertuko, bereziki kantauri isurialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da, kostaldean tarteka enbarazu egingo du, baina dezente baretuko da.