Langile bat hil da Otxandion pinu mozketan zebilela

Anboto 2016ko urtarrilaren 7a

Gaur, 12:45ean, gertatu da ezbeharra Gomilaz auzoan.

Basoan zebilen langile bat hil egin da gaur eguerdian Otxandioko Gomilaz auzoan pinu mozketan zebilela. Ertzaintzak ez du ezbeharraren gaineko bestelako xehetasunik eskaini momentuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!