Hasteko, gune horretako zorua eraberritu egingo dute. Lan horiekin batera, zorua oinezkoentzat egokitzeko lanak ere burutuko dituzte. Azkenik, zorua amaitzen dutenean, gune arteko argiztapena handitzeko hobekuntzak ere gauzatuko dituzte.
Datozen hileetan Samartoi kaleko zati bat guztiz eraberrituko du Otxandioko Udalak. Andres Landa etxearen aurretik igarotzen den kale zatia da konponduko dutena, Artekale eta Ospital kaleen artean dagoena. Bertan hainbat lan egingo dituzte.