Otxandion negozio berriak abian jartzeko laguntza jaso daiteke

Anboto 2015ko urr. 20a, 09:23

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten lagunei zuzendutako laguntzak onetsi ditu.


Laguntzak bi ekintzaile motari zuzenduta daude, eta, kasu bietan, plazak mugatuak dira. Batetik, negozio-ideia bat dutenei ideia hori garatzen lagunduko diete; lau plaza daude. Bestetik, ideia hori definituta eta bideragarritasun plana eginda dutenei, hurrengo hilabeteetan negozioa martxan jartzen lagunduko diete. Plaza bi daude arlo horretarako.

Laguntza teknikoa jasotzeaz gainera, ekintzaileek diru-laguntzak ere lor ditzakete, Lanbidetik. Otxandio udalerrian zein beste sei herritan Zuiako Koadrilla da Lanbideren deialdia gauzatzeko erakunde laguntzailea. Beraz, izen-ematea Zuiako Koadrillan egin behar da. Horretarako epea urriaren 27an amaitzen da, eta helbide elektroniko honen bidez egin daiteke izen-ematea: economia@cuadrillazuia.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!