Egur sorta gura dutenek urriaren 26ra arte eman dezakete izena

Anboto 2015eko urriaren 13a

Udalak bere jabetzako lurretan dagoen egur materiala erosteko aukera eskaintzen die herritarrei, urtero. Banaketa antolatzeko, egur sortak jaso nahi dituztenen kopurua jakin behar dute. Horrela, 2016an egur sorta bat nahi dutenen kopurua ezagutzeko, izen-ematea zabaldu dute. Interesa duten herritarrek urriaren 26ra arte eman dezakete izena, Otxandioko udalatxean.


Sortak lortzeko modu bi
Egurra eskuratzeko modu bi daude; basora bila joatea, edo etxean bertan jasotzea. Lehenengo aukeraren prezioa 160 euroko da. Basora bertara joan, eta udalak markatutako arbolekin nork bere sortak egin
beharko ditu.  

Baina, gura duten herritarrek apeatan ebakita jaso ditzakete egur sortak etxean. Bigarren aukera horrek baliabide gehiago eskatzen dituenez, garestiagoa da: 460 eurokoa izango da prezioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!