Argi kontsumoa jaistea dute helburu kontratu berriagaz

Anboto 2015ko ira. 28a, 12:00

Orain arte, udaleko langileek kudeatzen zuten argiteria publikoaren mantenua enpresa bati esleituko dio udalak. Uztailean, baldintza orria argitaratu zuten, eta urriaren 9ra artekoa da proposamenak aurkezteko epea. 123.000 euroko zenbatekoa du. Urtea amaitu aurretik esleitu gura dituzte lanak.

 Alde batetik, argiteriaren mantenua, horretan aditua den enpresa batek egitea gura dute, eraginkorragoa delakoan. Mantenuaz gainera, udalari energia kontsumoa jaisten laguntzeko irizpideak ere gehitu dizkiote baldintza orriari. Hau da, enpresa aditu horrek udaleko argiteria sarean energia kontsumoa jaisteko neurriak proposatu beharko dizkio udalari. Proposamen horien eraginkortasunak ordainketa baldintzatuko du. Baldintza hori aldagai moduan hartuta, aurrezten den energia kantitatearen arabera, udalak enpresa horri gehiago edo gutxiago ordainduko dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!