Batzordeetako maiztasunak eta ordutegiak finkatu dituzte

Anboto 2015eko irailaren 25a

Atzoko udalbatzarrean udaleko askotariko batzordeak noiz eta zenbatero batuko diren zehaztu zuten.

Ondoko egun, ordu eta maiztasunak finkatu dituzte:

- Zerbitzu Batzordea: Hamabostero, eguaztenetan, 19:00etan.

- Hirigintza Batzordea: Astero, eguenetan, 20:00etan.

- Ogasun Batzordea: Hamabostero, eguaztenetan, 18:00etan.

- Kultura Batzordea: Hamabostero, eguaztenetan, 20:00etan.

- Giza Eskubideen Batzordea: Hamabostero, eguaztenetan, 19:00etan.

- Garapen Batzordea: Hileko lehen astelehenetan, 19:00etan, Eskolan.

- Euskara Batzordea: oraindik ez zioten maiztasunik ezarri, baina datorren hile hasieran zehaztuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!