Otxandioko udaleko webgunea ‘.eus’ domeinura aldatzeko tramiteak hasi dituzte

Anboto 2015eko irailaren 25a

Atzoko udalbatzarrean araudiari hasierako onarpena eman zioten aho batez.

Gaur egun, www.otxandio.net da udaleko webgunearen helbidea eta hori www.otxandio.eus -era aldatzeko tramitea hasi du udalak. Zehazki, administrazio elektronikoen gunea arautzen duen arauari hasierako onarpena eman zioten atzoko udalbatzarrean. Aho batez onartu zuten. Orain, ohiko tramiteak hasiko dituzte. Hurrengo pausua araudia argitaratzea izango da alegazioen epea zabalduz. Ondoren, udalbatzarrak behin behineko onarpena lehenengo, eta, behin betikoa, ostean, eman beharko dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!