LABek atxiloketak salatu eta konponbidearen aldeko neurriak alkarrikatu ditu Otxandion

Anboto 2015ko ira. 25a, 13:05

LAB sindikatuaren kontzentrazioa gaur eguerdian.

LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du gaur eguerdian Otxandion, ‘Konponbidea=independentzia, errepresiorik ez!’ lelopean.

Kontzentrazio horrekin azken asteotako atxiloketak salatu dituzte eta “konponbidearen alde beharrezko pausuak emateko garaia” dela azpimarratu dute. “Errepresioarekin amaitzeko” eta “bestelako neurrien alde egiteko” eskatu dute.

Bide horretan, “argi dugu burujabetzaren aldeko apustua egin beharra dugula”, adierazi dute: “Egoera politiko zein sozioekonomikoa aldatu nahi badugu, hemen erabaki behar delako, inolako mugarik gabe, eta inolako eraso, errepresio eta injerentziarik gabe”. Hori gauzatzeko bidea independentzia da LABentzat: “Nahiz eta independentziak berez dena ez konpondu, independentziarik gabe ezinezkoa da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!