Otxandioko Udalak elkartasuna erakutsi die lau atxilotuei eta euren senideei. Ahal den lasterren herrian libre egoteko nahia agertu du gainera.
Bestalde, Luzia Urigoitiaren kasua argitzea eskatu du udalak, eta indarkeria politikoaren biktimak gogoratzeko eskubidea defendatu du. Otxandiar bi indarkeria politikoaren erruz hil zirela oroitu dute ordezkariek: "Beraien memoria bizirik mantentzeak etorkizuneko elkarbizitza aske eta baketsu baterako beharrezko oinarriak jartzen dituela uste dugu". Urigoitia Eusko Jaurlaritzako 'Biktimen Udal Erretratuak' txostenean agertzen da, eta bertan, biktimen aitortza egitea eskatzen zaie udalei. Baina, gaurko operazioa ikusita, udal ordezkariak beldur dira ondorio penalen inguruan. Horregatik, babesa eskatu diote Lehendakariari.
Adierazpena aho batez onartu dute EH Bilduk eta EAJk.