Alde batetik, enplegu zentro baten zerbitzua eskaintzen du: formazio, enplegu, edota autoenpleguei buruzko informazioa jaso daiteke, eta nork bere curriculum vitae-a eguneratzeko aukera dago, aholkulari baten laguntzagaz. Orientazio zerbitzua ere eskaintzen dute, aholkulariagaz. Horrela, besteak beste, nork bere enplegu eskaria eguneratu dezake, edo lan elkarrizketetarako zein hautaketa probetarako aholkularitza jaso.