Alde batetik, azpiegiturak muntatu eta desmuntatzeko laguntza behar dute; kioskoaren muntaketa lana uztailaren 14an izango da, 09:00etan, eta desmuntaketa uztailaren 28an egingo dute, 09:00etan. Laguntzaile horiei asegura egingo diete. Kaleen garbiketa ere boluntarioen bitartez egiten dute, eta zeregin horretarako jende bila dabiltza. Hiru goizetarako behar dute jendea, eta banaketa adin tartearen arabera egingo dute: uztailaren 18an 25 urtetik beherakoak, uztailaren 19an 25-40 urte artekoak eta uztailaren 26an 40 urtetik gorakoak. Laguntzeko prest daudenak Jai Batzordeko edonogaz jarri daitezke hartu-emanetan.