Egun osoko jaia dute, gaur, Otxandioko eskolako jaian

Anboto 2015eko ekainaren 19a

Otxandioko eskolan ikasturte amaierako jaia antolatu dute gaurko, eskolaren eta guraso elkartearen artean. Goizetik iluntzera, egun osoko egitaraua izango dute.


Eskolan bertan, 10:00etan, umeentzako tailerrak eskainiko dituzte. Ondoren, jaian parte hartzen dabiltzanek herri bazkaria egingo dute eskolako pilotalekuan. Arratsaldean, herriko plazan jarraituko dute jaiagaz, eta 17:00etatik aurrera umeen jolasak izango dira. Ordu berean, gura duenak gaztetxoentzako triatloietan parte hartu ahal izango du. Triatloietako proba bat igerian denez, igerilekuan ipini dute hitzordua.

Proba eta jolas horien ostean, 18:30etik aurrera, AZ Gaubela taldeak musikagaz eta askoritariko erritmoekin osatutako ikuskizuna eskainiko du udaletxe pareko plazan. Jaiari amaiera eman aurretik, 20:30ean, txokolatada egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!