Otxandion garrantzitsuena “bertako bizilagunak eta euren bizitza kalitatea” direla azaldu dute eta ildo horretatik “herritarrei entzuteko prestu gaude, ondoren lana, lana eta lana egiteko”.
Garraiobideak hobetzen ahalegintzea da euren lan ildoetako bat, Durango-Gasteiz linea esaterako. Ur hornikuntza eta araztegiaren inguruan “denbora lar igaro da erabakirik hartu barik eta herritar denen adostasunagaz zer egin daitekeen pentsatu beharko litzateke gaur egungo araztegia berritzeko”. Gazteen ekintzak “bultzatu” gura dituzte. Kirol arloan, esaterako, kirol azpiegitura egokiak izateko hausnarketa abiatu gura dute herritarrekin. Herriko komertzioak sustatzea ere bada Otxandioko EAJren lan lerroetako bat.
“Gaztetasuna eta esperientzia uztartuz pertsona konprometituekin osatutako” hautagai zerrenda aurkeztu dutela adierazi dute.
HAUTEGAIEN ZERRENDA
1-BEÑAT GOROSPE IPARRAGUIRRE