Apirilaren 18an Euskaraz Bizi Eguna antolatuko dute Otxandion, eta apurka giroa berotzen dabil. Alde batetik, Otxandioko Amaurene elkarteak deialdia egin du, barikuan, 19:00etan, plazan argazki erraldoi bat ateratzeko. Hilaren 18an, adibidez, herri bazkaria egingo dute, eta bazkarirako txartelak Otxandioko Fondan edo Txokoan erosi daitezke 12 euroan. Durangoko Intxaurren eta Plateruenan ere bazkaritarako txartelak erosi daitezke; baita egun horretan Otxandiora joateko autobuserako txartelak ere.