19. Korrika

Otxandiarrek Ubiden eramango dute Korrikaren lekukoa

Anboto 2015ko mar. 25a, 12:04

Otxandiarrak, duela urte biko Korrikan.

Martxoaren 28an izango da. Egun horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte.

Korrika 19 ez da Otxandiotik igaroko, baina otxandiarrek parte hartuko dute aurtengo Korrikan. Martxoaren 28an, lekukoa hartu eta Ubideko Saleroan hasita egingo dute korrika. Hara joateko autobusak 17:30ean irtengo du. Ubiden gazte asanbladak, lantegi, taberna eta dendek, kirol eta kultur elkarteek, euskalgintzako eragileek, udalgintzak eta guraso elkarteak eramango dute lekukoa.

Ondoren, Otxandiora itzuli eta gaztetxean jarraituko du ospakizunak. 20:00etan luntxa egongo da eta Uluka taldearen kontzertu akustikoa. Segidan, 23:00etan, Black Beauty taldeak kontzertua eskainiko du.

Korrika txikia

Aurreko egunetan ere hainbat ekintza egingo dituzte motorrak berotzeko. Esaterako, bihar, martxoak 26, Korrika Txikia egingo dute eskolatik plazara, 14:30ean hasita. Onderen, 18:00etan, ‘Beltzean Mintzo; Ameriketako jatorrizko hizkuntza arnasaz’ dokumentala eskainiko dute kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!