Konposta egiten eta josten ikasteko aukera apirilean

Anboto 2015eko martxoaren 17a

Udaleko Kultura Batzordeak joskintza eta konposta ikastaroak martxan ipiniko ditu apirilean. Izena emateko azken eguna apirilaren 10a da, eta udaletxean eman beharko da izena; otxandiarrentzat 10 euro da, eta gainerakoentzat 12.

Joskintza ikastaroa ez dute zerotik hasiko. Maila baxu-ertaina dutenei zuzenduta dago, eta, josten ikasteaz gainera, sormena lantzen ikasiko dute. Apirilaren 15ean, 22an eta 29an, eta maiatzaren 6an izango dira eskolak, 18:00etatik 20:00etara. Janari hondarrekin konposta eginda ongarria lortzeko ikastaroa apirilaren 16an, 23an eta 30ean izango da, 18:00etatik 20:00etara. Irailean beste saio bat antolatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!