Udalak bisita gidatuak antolatu ditu herritarrentzat zein herritik kanpokoentzat, aztarna horiek ezagutarazteko. Bisita gidatuak hurrengo asteburuan izango dira: abenduaren 20ko zapatuan, 16:00etan, eta abenduaren 21ean, 10:30ean. Txanda bakoitzean 25 lagun egoteko aukera aurreikusi dute. Aurkezpenak euskaraz zein gaztelaniaz entzuteko aukera egongo da.
Izena ematea gomendagarria da, eta datorren astean eman daiteke, udaletxean bertan edo 954 450 020 telefonora deituta (astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara). Leku falta egongo balitz, izena eman dutenek lehentasuna izango lukete.