Saioak Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta daude, eta martitzen (09:00-11:00), eguazten (14:45-16:00), eguen (09:00-11:00 eta 14:30-16:00) eta barikuen (09:00-10:30) artean banatuko dituzte. Boluntarioak ikasleekin talde txikietan batuko dira, eta irakasleek prestatutako ariketak dinamizatuko dituzte hamabost minutuko saioetan; ondoren, taldetxoak txandatzen joango dira, ariketa guztiak amaitu arte. “Talde txikiak direnez, gaztetxoen parte-hartze zuzena ziurtatzen dugu. Ez da esperimentu bat, ikastetxe askotan probatu dute, eta badakidu eraginkorra dela”, dio Iñigo Ramos eskolako zuzendariak.
Ikasleekin hasi aurretik, boluntarioek formakuntza labur bat jasoko dute irakasleen partetik.