Bihar, 17:30ean, Urduri dantza taldeak dantza saioa eskainiko du. Ondoren, 18:30ean, gaztetxoenek Puski eta Txurruski pailazoen abenturekin gozatu ahalko dute. Ordutik aurrera musika izango da nagusi: 19:30ean, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago kantaldia izango da, eta, 23:30ean, Mekoletako VIII. Bertso Baserri Bira hasiko dute, Arantzarte dantza taldearen laguntzagaz. Eguazten goizean meza eta luntxa daude, eta, 17:00etan, mus eta briska txapelketak egongo dira.