Gure Esku Dago dinamika aurkeztuko dute Otxandion

Anboto 2014ko maiatzaren 2a

Otxandioko Gure Esku Dago taldekoak metroak eta kamisetak saltzen
Domekan, 13:30ean, izango da aurkezpena udaletxe aurreko plazan.

 

Otxandioko Gure Esku dago dinamika herritarren aurrean aurkeztuko dute domekan. Hainbat herritarrek Gure Esku Dago dinamikaren inguruko azalpenak emango dituzte eta herrian orain arte egindako bidearen berri emango dute. Otxandioko dinamika sustatzeko taldea astelehenero, 20:30ean, batzen da Gaztetxean. Domekan ekainaren 8ko giza katerako metroa ere eskuragarri egongo dira. Kamisetak ere salduko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!