Herri-Olaren aurkezpena egingo dute gaur, 11:00etan

Anboto 2014ko api. 12a, 08:55
Herrigintzarako tresna da Otxandioko Herri-Ola. Orain artean bere baitan egindakoari errepasoa egingo diote gaur kultur etxean, 11:00etan. Gerorantza zer pausu eman erabakitzeko batzarra ere izango da.

 

Batzarra irekia da. Herri-ola Otxandioren etorkizuna eraikitzeko egitasmoa da: hazkundean oinarritutako garapen eredu batetik, bizitza kalitatea helburu duen, eta iraunkortasuna, euskalduntasuna eta herritarren parte-hartzea oinarri izango dituen garapen eredu justuago bateranzko trantsizioa lortu nahi du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!