Bazkalostetik aurrera musika izango da nagusi. 19:00etan Izargi taldeak dantzarako gonbita egingo du, baina ez da talde horren saio bakarra izango; izan ere, Mandoilek taldeak 23:00etatik aurrera emango duen kontzertuaren ostean, Izargik beste dantzaldi bat eskainiko du.