Herri-olaren gaineko azalpenak emango dituzte apirilaren 12an

Anboto 2014ko api. 4a, 10:21

Orain arte egin den lana azaldu eta aurrera begirako plangintza ere osatuko dute.

 

Otxandioko Udalak Herri-ola egitasmoaren orain arteko lana azaltzea, eta aurrera begirako plangintza osatzea helburu duen herri batzarra antolatu du apirilaren 12rako, 11:00etan, kultur etxean. Herrigintzan lan egin duten eta lan egiteko prest dauden herritar guztiei batzarrera joateko deia egin diete udal arduradunek.


Herri-ola Otxandioren etorkizuna eraikitzeko egitasmoa da: hazkundean oinarritutako garapen eredu batetik, bizitza kalitatea helburu duen, eta iraunkortasuna, euskalduntasuna eta herritarren parte-hartzea oinarri izango dituen garapen eredu justuago bateranzko trantsizioa lortu nahi du. Otxandioren etorkizuna eraikitzea da Herri-olaren helburua.  


Aurrera begira, esaterako, Espazio irekia izenagaz ezagutzen den teknika erabiltzeko jardunaldia antolatu gura dute. Teknika horren bidez, jardunaldi horretan batutako jendea taldeka banatu, eta gai askori buruzko eztabaida abiatzen da. Parte-hartzaileak talde batetik bestera mugitu daitezke, euren ekarpenak egiteko. Batzarretako denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzea da helburua.

 

Bitartean, egunotan Herri-olaren gaineko informazioa jasotzen duen bideoak argitaratu dituzte interneten.

 

'Espazio irekia' edo 'Open space' sistema azaltzen duen bideoa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!