Vallecaseko RPG-7 taldearen berbaldia eta musika gaur, barikua

Anboto 2014ko mar. 21a, 10:00

Musika kontzertuak eta berbaldi bat egongo dira gaur, gaztetxean, Otxandioko gazte asanbladak antolatuta. Sistemak gizartea kontrolatzeko dituen baliabideak plazaratuko dituzte.

Jaialdiaren helburu da gaur egun ezarritako sistemak gizartea kontrolatzeko dituen askotariko baliabideak eta moduak salatzea eta plazaratzea. Horrela, Madrilgo RPG-7 musika taldeak gai hori jorratuko du 18:30ean hasiko den berbaldian. Vallecaseko taldeak bertako errealitatea eta bizipenak kontatuko ditu. Ondoren, 22:00etan, kontzertua eskainiko du Habemus Papa eta Legutioko Boot Boys taldeekin. Kontzertuetarako sarrera nork bere borondatez emandakoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!